Nire izena Iñigo Azkarate Uriarte da eta Getxokoa naiz.16 urtetan zehar Santisima Trinidad ikastetxean ikasi nuen DBH amaitu arte. Ondoren, ikastetxe honetan Batxilergoa ez zegoenez, IES Julio Caro Barojara joan nintzen. Hemen bi urte pasa nituen unibertsitatera heldu arte. Denbora asko nire etorkizunari bueltak eta bueltak emanez gero, Biologia ikastea erabaki nuen nahiko ondo maneiatzen nituelako zientziak.
Sumatzen denez, gutxi iraundu nuen bertan eta hurrengo urtean Magisteritza ikasiko nuela azkar erabaki nuen. Azken finean, beti nengoen bi aukera horien artean.
Magisteritzako lau urteak erraz eta ilusioz beteta burutu nituen eta Bizkaiko zenbait eskoletatik bidaiatu eta gero, herri eskola berri honetan hasi nintzen lanean. Esan beharra dago,sei urte hauetan zehar gustura egon naizela eta espero dut horrela jarraitzea.
Bestelako tituluei begira, EGA eta ingeleseko B2 tituluak dauzkat. Unibertsitate garaian, sorosle moduan aritu nintzen. Honekin esan nahi dut lehen sorospen teknikak ezagutzen ditudala zeozer gertatzekotan. Beste aldetik, NACE fundazioaren eskutik jazarpenari buruzko formazioa jaso dut.
Azkenik, nire zaletasunetako batzuk zein diren kontatuko dizkizuet. Kirol askotako zale sutsua naiz; futbola, txirrindularitza, frontenisa, esku-pilota, larruzko paleta, mendizaletasuna...besteak beste. Honetaz gain, nire denbora librean Errioxara joatea gustatzen zait. Cihuri izeneko herri batean etxe bat daukat eta nire familia bertakoa da. Oso lotuta nago nire erroei.
Cihuriko erromatar zubia

No hay comentarios:
Publicar un comentario