Garapen kognitiboa

1. Garapen kognitiboa entzuten dugunean ez daukagu oso argi zeri egiten dion erreferentzia. Horregatik, beharrezkoa egiten zait bere definizioa ematea:

- Garapen kognitiboa pertzepzioa eta beharraren artean jokatzen duen faktore psikodinamikoa da. Beste modu batean esanda, kognitibo hitza latineko cognoscere-tik dator eta honek ezagutzea esan nahi du. Pertsonaren garapen kognitiboaz ari garenean pertsonak, jaoitzen denetik, pentsatu, ezagutza izan eta ulertzera iristeko izaten duen prozesua azaldu nahi dugu. Kognitiboaz jarduten garenean adimenari buruz hitz egiten dugu. 

 2. Garapen kognitiboari buruzko informazio gehiago jakiteko honako deskribapen txikia zintzilikatzen dizuet (7-10urte bitartekoa). Esan beharra dago, dokumentu ofizial batetik aterata dagoela, eta informazio gehiago lortu nahi baduzue bakarrik eskadazue.  



Oraindik ere, norberaren esperientzian eta bizipenetan oinarrituta antolatzen dute pentsamendua. Horregatik, ingurunearekin harremanetan egon behar dute etengabe, baina, apurka-apurka, gero eta trebetasun handiagoa dute eguneroko fenomenoetan jarraitasuna eta erregulartasuna hautemateko.
Errealitatea aztertzeko gaitasuna garatzen dute, estimulutik abiatuta, eta estrategia landuagoak ikasten dituzte: erlazioak ezartzea, ordenatzea, sailkatzea, aldaketak bereiztea… Sailkatzeaz gain, motak gehitzeko edo sailkatze-prozesuak alderantzikatzeko gai dira.

Errepikatzen diren edo ezagun zaizkien egoeretan memorizatu egiten dute, baina oroimen esanguratsua sendotu behar dute, ikasten dutena aurrez ikasitakoarekin erlazionatzeko.


Kausazioa, errealitatea eta denbora ere hobeto ulertzen dituzte.


Gizarteko esperientziak eta elkarreraginak lehengo egozentrismo intelektuala murrizten laguntzen diete, eta, horrenbestez, askatasun handiagoz pentsatzen dute.

 


3. Azkenik, gai honekin amaitzeko, familientzat liburu erabilgarri batzuk aurkezten dizkizuet:

 - Ceac. (2004) Actividades y juegos para desarrollar la inteligencia: recursos para la educación infantil. Ediciones CEAC.

- Coto, A. (2009). Ayuda a tu hijo a entrenar su inteligencia. Editorial EDAF.

- Laniado, N. (2007). Como estimular dia a dia la inteligencia de tu hijo. Editorial Obelisco.

- Laniado, N. (2005). Cómo despertar la inteligencia de tus hijos. Ediciones Paidós.

- Silberg, J. (1998). Juegos para desarrollar la inteligencia del niño de 6 a 12 años. Ediciones Oniro.

- Silberg, J. (1998). Juegos para desarrollar la inteligencia de los niños. Ediciones Oniro.

- Silberg, J. (2000). Juegos para hacer pensar a los niños. Ediciones Oniro.

 

No hay comentarios:

Publicar un comentario