Era askotako zailtasun, erreserba eta zalantzak gainditurik, curriculumetan psikomotrizitatearen praktika txertatu dute hezkuntza-gune publiko eta pribatuek eta,
jakina, abian jarri dituzte praktika horrek agintzen dituen berariazko areto eta baliabideak.
Egun, psikomotrizitatearen praktika hedatzen ari da; eratuz eta finkatuz doa diziplina aplikatu gisa. Esan beharra dago, uste dugun baino askoz garrantzitsuagoa dela.
Psikomotrizitatea, diziplina aplikatu den alderditik, honela laburbil ditzakegun printzipioetan oinarritua dago:
- Gorputza eduki psikologikoaren edukitzailetzat jotzea.
- Mugimendua, adierazpide eta komunikabidetzat ez ezik, gizakia eta bere ingurunearen arteko bitartekari aktibo gisa hartzea.
- Gizakia osotasunezko izakitzat hartzea; bertan,bere nortasunaren eraikuntza-prozesuan hainbat aldaerak jokatzen dute elkarrekin.
- Gizaki bakoitzak berariazkoa duen eboluzio-garapena.
2. Hona hemen, 6-9 urteko umeek, haien garapenean zehar, aurkezten duten ezaugarri batzuk:
- Hazkunde geldoagoa
- Altuera, pisu... desberdintasunak
- Trebetasun motoreetan hobekuntzak
- Begia/eskuaren arteko koordinazioaren hobekuntza
- Mutilek: indarra; Neskek: malgutasuna
- Etxeko tresnak erabili (bihurkina)
- Bideo-jokuak (koordinazioa)
- Erreakzio denborak murriztu (kirolak)
3. Azkenik, Gerardo Rios adituaren garapen psikomotoreari buruzko elkarrizketa bat estekatzen dizuet.
Elkarrizketa
https://soundcloud.com/rdsradiohn/en-buenas-manos-marzo-10-2015-desarrollo-psicomotor
*Linkarekin arazoak izanez gero, kopiatu eta itsatsi Google-ko bilatzailean.
No hay comentarios:
Publicar un comentario